Egia auzoko Kapitainene kalea hobetzeko lanak amaitu dira, eta horrek galtzada, espaloia eta argiteria-sarea hobetzea ekarri du. Galtzada berritu egin da Konkorrenea kalearen elkargunetik Martin Santos plazarekin lotzen den igogailurako sarbidea den oinezkoentzako pasabideraino.
Miguel Ã�ngel DÃez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “espaloiak zabaltzeko, galtzada altxatzeko eta argiztapen publikoa berritzeko aprobetxatu du. Obrak 45.100 euroko kostua izan du eta hilabetez luzatu daâ€�.
Kapitainene kaleak bizitegi-eraikinak ditu alde batean, eta orain sarbide erosoagoa eta seguruagoa dute, kaleak ia oinezkoentzako funtzioa hartzen baitu.