Hasi da Cristina Enea parkean ezponda eusteko eta igotzeko bidea konpontzeko obra, duela urtebete lurra irristatu zelako.
Miguel Ã�ngel DÃez Hiri Mantentze Saileko zinegotziak adierazi duenez, “mikropilotezko pantaila bat egiten ari dira bidearen ertzean, bideari eusteko. Gero, bide-zorua sendotuko da, eta gaur egun dagoen areka ere aldatuko da. Obra honen aurrekontua 102.000 €-koa da.â€�
Mikropilote-pantailarako, egun hauetan zanga bat zulatzen ari dira bidearen ertzean. 41 metro luze eta metro erdi zabal dira, eta mikropiloteak jartzeko metro bateko sakonera dute, bidearen oinarri den ezpondari eusteko. Mikropiloteak 6 metroko sakoneraraino zulatuko dira, erdiak harkaitzean.
Bidean, hormigoi armatuzko lauza bat eraikiko da, eta, haren gainean, 5 zentimetroko lodierako nahasketa bituminosoa. Lanek 6 aste iraungo dute.
Obrak direla eta, ohiko igoerako bidea itxita dago, eta kartelen bidez identifikatu dira ibilbide alternatiboak.